Página nueva

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

BESTEEN KARTOGRAFIAK

Talde bakoitzak bere taldekideetako baten kartografia aukeratu zuen eta gainerako taldeei azalduz joan zen bere kartografia puzzle teknikaren bidez. Hona hemen eginiko azalpenak:

NORAREN KARTOGRAFIA

ikusterakoan ate handi bat ikus dezakegu eta alboan bere irudia duen giltza batekin. Norak honekin bera dela bere bizitzaren giltza irudikatu nahi izan du, bera baita ze ate ireki eta ze ate ixten duen erabakitzen duena eta sentimenduak sentitzen dituena. Jendea ezagutzeko garaian, gehien afektibitatea eta elkarren artean maitatzea bilatzen du eta bere bizitzan itxi gabeko ateak direla uste du.
Honen barnean zenbait zutabe bereizi ditu: lagunak, musika, dantza, snow-a, bere mutila eta familia. Azken finean hauek bizitza aurrera eramateko gomendioak ematen dizkiotelako eta familia gainerakoak baino gorago jarri du, bere bizitzako sustraiak direla kontsideratzen baitu.


ARKAITZEN KARTOGRAFIA

ikusterakoan lehen ikusten duguna bere burua irudikatzen duen marrazkia da, eta honen inguruan, berari baloreak transmititu dizkioten gauza eta pertsonak. Bestalde kartografia morea da, berdintasunaren aldeko kolorea, bera identifikatzen duen ezaugarrietako bat baita.
Baloreak transmititutako gazen artean familia, saskibaloia, liburuak, sare-sozialak, lagunak eta telebista. Familiak balore asko transmititu dizkio eta errespetua hitza idatzi du, saskibaloiari dagokionez, Arkaitzentzako saskibaloian jolastu zuenez taldeak erakusten dizkizun baloreak jarri ditu, konfiantza eta adiskidetasuna. Ondoren, liburu batzuk aurki ditzazkegu, bera txikia zen garaietan liburuak irakurtzen baitzituen eta bere istorio propioak sortu hauek amaitzerakoan, hau dela eta, sormena eman diotela irudikatu nahi izan du. Bestalde, naturaltasuna sare sozialekin eta lagunekin lotu zuen, interneten bidez lagun asko egin baititu eta hauekin hitz egiteko garaian zaren bezalakoa eta eroso zaudelako. Azkenik, telebista intuizioarekin lotu du, berak bertsio originalean ikusten baititu telesail ezberdinak eta hitz bat ulertzen ez duenean bere kontestuan jarrita eta intuizioz hitzaren esanahia ulertzen duelako.



MIRENEN KARTOGRAFIA

Miren bere kartografia egiteko, kartulina beltz batez baliatu da fondo bezala, eta bertan, argazki asko txertatu ditu berak sortutako armiarma sare baten antzeko batean. Horrekin, egunero ikasten duela adierazi nahi du eta sare hori, beraz, handitzen doala, bere ikasketak eta ezagupenak egunerokoan handitu egiten direla. Toki guztietan ikasten du (batez ere interesa duenean): kaleko karteletan, interneten, naturari esker, ikus entzunezkoetatik (musika, zinema), lanean, liburuetan, museoan…Hori dela eta daude hainbeste argazki bere kartografian, bere ikasteko eremua oso zabala delako.

Bestetik, aipatzen du, ikasgelan soilik gauza basikoak bereganatu dituela eta praktikak eman diola etekin gehiago eta, hortaz, kanpoan uzteko asmoa zuela,baina, azkenean, behartuta ikusi da hau bertan sartzeko.

Kartografiaren erdian, berarentzat irudi garrantzitsuena jarri du eta bertatik gehien ikasi duenaren seinale da. Irudi horretan bere amaren eskuak agertzen dira, beraz, bere amarengandik asko ikasi duelaren seinale da hori. Horren inguruan beste guztiak jarri ditu:kartela, laneko kontratuak, liburuak… izan ere, lehen esan bezala, toki guztietatik ezagupena bereganatzen du.

miren.JPG



ANDERREN KARTOGRAFIA

Anderrek ere kartografia egiteko kartulina bat erabili du eta bertan ez ditu argazkiak erabili, berak egindako marrazkiak baizik. Hauek, bera den marrazkiaren burutik ateratzen den globo baten barruan sartu ditu. Bere aitonaren irudiari garrantzia handia eman dio izan ere, bere ezagupenenan oso garrantzitsua den elementu bat da, bere baserrian bizitzaren kontzeptu asko ikasten joan da eta hori ezin dela ezerrekin ordaindu dio. Beraz aitonaren irdia zutabearen papera hartzen du, oinarria.

Horrez gain, beste zenbait irudiz dago osatua kartografia:

-Hegazkina: Bere bizian zehar egin dituen bidaiak errepresentatzen ditu, eta horrek hizkuntzak ikastea eta horietan aberastea ekarri dio eta esperientzia bestetik noski.

-Google eta bere ikasteko mahaia: Hauek bere eskolako ikasketa eta gaur egungoa markatzen dute, asko lagundu izan baitiote eta gaur egun hala jarraitzen dute, bere ezagupenean asko lagundu diote (eskolako lanak, informazioa…).

-Telefonoa: Internetik ez duenean deitzeko erabili ohi du, lehen gehiago orain baino gehiago, eta horrek bere lagunekin harremanak zabaltzea erraztu dio.

-Kotxea: Bere afizo nagusienetakoa da, asko gustatzen zaizkio eta denbora eskeintzen die (kotxe berriak ezagutzen, katalogoak begiratzen…). Gainera, duela gutxi karneta atera zuen, berarentzat lorpen oso garrantzitsua.

-Gurpildun aulkia: Elementu honek asko markatu zuen txikitan, izan ere, gauzak aldatzen ez baziren, horrelako aulki batean gera zitekeen, baina, esfortzuarekin eta lanarekin, bere buruari esan zion bere kabuz egingo zituela gauzak eta ez zuela zertan gurpildun aulki baten beharra izango. Orduan, gorputza landu zuen, kirola eginaz eta gaur egun kapaza da aulkirik gabe gauzak egiteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina